NBEren Darfurrerako bake misioa urtebetez luzatuko dute

Nazioarteko Zigor Auzitegia «pobreen aurka egiteko» sortu zutela salatu du Ruandako presidenteak

Erredakzioa
2008ko abuztuaren 1a
00:00
Entzun
Beste urtebetez luzatuko du NBEko Segurtasun Kontseiluak Darfurrerako bake misioa. Lerro hauek idazteko unean New Yorken proposamena eztabaidatzen jarraitzen zuten arren, jada ziurra zuen beharrezko sostengua. Horiek hala, datorren urteko uztailaren 29a arte Sudango eskualde hartan jarraituko dute nazioarteko indarrek. Hala ere, gobernuz kanpoko erakundeek ohartarazi dute NBEk ez duela oraindik emandako hitza bete. Izan ere, 25.000 kasko urdin bidaliko zuela esan zuen; baina soilik 9.000 bidali ditu. Horretaz gain, 140 helikopteroren beharra ere nabarmendu dute laguntza taldeek.

Bestalde, Sudango presidentearen aurkako akusazioek zer esana ematen dute oraindik. Ruandako presidente Paul Kagamek leporatu dio Mendebaldeari Nazioarteko Zigor Auzitegia «pobreen aurka egiteko» sortu izana. Darfurren gizateriaren aurkako krimenak egiteaz akusatu dute Omar al Bashir presidentea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.