Libano

NBEren ebazpena urratuz Beirut gainean ibili dira Israelgo hegazkinak

2006ko urriaren 31
15:42
Entzun
Israelgo Armadako hegazkinak Libano airez zeharkatzen aritu dira gaur behin eta berriz. Hegaldi horiek urratu egiten dute NBEko Segurtasun Kontseiluak Libano eta Israelen arteko gatazkari amaiera emateko onartu zuen 1.701 ebazpena.

Beirut hiriburuan, lurretik nahiko hurbil, ibili dira Israelgo hegazkinak. Bereziki, hiriburuaren hegoaldeko auzoen gainean ibili dira. Hain zuzen ere, Beirut hegoaldeko auzo horiek izan ziren uztailaren 12an hasi eta abuztuaren 14ra arte Israelgo Armadak gogorren bonbardatu zituenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.