NBEren Giza Eskubideen Batzordeak gogor salatu du Iran
NBE Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Batzordeak Irani buruzko txosten bat argitaratu zuen atzo, Israelen balizko erasorako planek sortutako iskanbilaren erdian. Batzordeak hagitz salaketa gogorrak egin dizkio Teherani. Horren arabera, gero eta heriotza zigor gehiago ezartzen dira —adingabeei ere bai—, eta ohikoak dira torturaren praktika, emakumeen eta homosexualen aurkako diskriminazioa eta gutxiengo erlijiosoen aurkako errepresioa. Heriotzarekin zigortutako delitu anitz «zehaztugabeak» direla dio NBEk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu