NBEren hiru behatzaile iritsi dira Siriara
DAMASKO. NBE Nazio Batuen Erakundeko hiru behatzaile Siriara iritsi diren egun berean gutxienez hamazazpi lagun hil dituzte hainbat erasotan. Siriako oposizioaren esanetan, gutxienez 80 lagun hil dira azken bi egunetan, armadaren erasoetan. NBEren behatzaileek Hama bisitatu zuten atzo, baina armadak herritarrekin hitz egitea galarazi zien. Datorren astean 30 behatzaile iritsiko dira Siriako bake hitzarmena egiaztatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu