NBEren misioa

2012ko irailaren 4a
00:00
Entzun
Otsailak 23. Nazio Batuen Erakundeak eta Arabiar Ligak Kofi Annan hautatu zuten Siriarako mandatari berezi.

Martxoak 16. Annanek sei puntuko bake plan bat proposatu zion NBEri.

Apirilak 4. Astebete barru su-eten bat indarrean jartzekoa zela iragarri zuen Annanek.

Apirilak 12. Su-etena ezartzeko epea amaitu zen. Bi aldeek menia ez errespetatzea egotzi zioten elkarri.

Apirilak 21. Segurtasun Kontseiluak Siriara 300 behatzaile bidaltzea erabaki zuen.

Maiatzak 1. NBEk bi aldeei egotzi zien su-etena ez errespetatzea.

Uztailak 20. Robert Mood jeneralak behatzaileen buruzagitza utzi zuen.

Abuztuak 2. Annanek kargua utziko zuela iragarri zuen, bere ekimenak gauzatu ez zirelako.

Irailak 3. Annanen ordezko izendatu eta bi egunera, Lakhdar Brahimik erran zuen bere eginkizuna «ia ezinezkoa» dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.