Baikor ekin dio Lakhdar Brahimik lanari. Kofi Annanen lekukoa hartu du Aljeriako diplomazialariak Siriarako NBE Nazio Batuen Erakundearen eta Arabiar Ligaren ordezkari gisa, eta gatazka guztiak konpon daitezkeela adierazi du kargua onartzearekin batera.
Sirian, baina, egoerak ez du hobera egin, eta azken orduan borroka betean dabiltza Baxar al-Assad presidentearen aldekoak eta aurkakoak, Halaben eta Damasko hirietan, batik bat. Errusiak, bestalde, bertan behera utzi zuen atzorako deitu zuen Siriaren Ekintza Taldearen bilera, hainbat herrialdek hala eskatu diotela argudiatuta.
NBEren Siriarako ordezkari berriak dio gatazka denak konpon daitezkeela
Errusiak behera uztea erabaki du Siriarako Ekintzarako Taldearen bilera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu