Mundua

NBEren ustez, bere lurretan ari ziren israeldarrak lanean Libanorekin borrokak hasi zirenean

Atzoko tiroketan, bost lagun hil ziren, lau libanoar eta israeldar bat.

2010eko abuztuaren 4a
16:41
Entzun
Libanoko Nazio Batuen Erakundeko (NBE) bozeramaile batek adierazi du, soldadu israeldarrak Israelgo lurretan ari zirela lanean, militar libanoarrekin tiroketa hasi zenean. Naresh Bhatt teniente koronelak egin du hitz, esanez, soldadu israeldarrak inausten ari ziren arbolak marra urdina baino hegoalderago zeudela. Hortik ondorioztatu du israeldarrak bere lurretan ari zirela lanean. Libano eta Israelen arteko mugan gertaturiko borroketan bost lagun hil ziren, hiru soldadu libanoar, Libanoko kazetari bat eta Israelgo armadako teniente koronel bat.

Libanoko mugako arbolak inausteari ekin dio gaur goizean Israelek

Mugako arbolak inausteari ekin diote gaur goizean berriro Israelgo armadako soldaduek. Efe albiste agentziako berriemaileak azaldu duenez, NBE Nazio Batuen Erakundeak ezarritako marra urdinaren Israelgo aldetik ari ziren arboletako adarrak mozten, garabi batekin, baina lan horretan ari zen soldadu israeldarra Libanoko aldera zegoen makurtuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.