SIRIA

Negoziatzeko prest agertu da Al-Assad, baina ez "terroristekin"

"Prest gaude oposizioarekin negoziazioak hasteko, baina oposizio hitzaren definizioaren arabera", adierazi du Siriako presidenteak.

Baxar al-Assad, eskuinean. EFE
2015eko abenduaren 11
11:09
Entzun

Saudi Arabian elkartu diren Siriako oposizioko erakundeetako eta talde armatuetako ordezkariek hitzartu dute Siriako Gobernuko ordezkariekin elkarrizketak hastea. Gerran inplikatutako herrialdeek joan den hilean Vienan adostutakoaren arabera, urtarrilaren 1etik aitzinera hasi beharko lirateke elkarrizketa horiek.

Baxar al-Assad Siriako presidenteak balizko elkarrizketa horiei buruz hitz egin du Efe agentziak eginiko elkarrizketa batean: "Prest gaude oposizioarekin negoziazioak hasteko, baina oposizio hitzaren arabera. Oposizioak, mundu guztiarentzat, ez du talde armatuak esan nahi. Alde handia dago talde armatu nahiz terroristen eta oposizioaren artean".

Nabarmendu du gobernuaren jarrera elkarrizketaren aldekoa izan dela, baina ohartarazi du: "Ikusi dugu beste herrialde batzuek, tartean Saudi Arabiak, Ameriketako Estatu Batuek eta mendebaldeko beste nazioek nahi izan dutela talde terroristak negoziazioetan egon daitezen. Siriako Gobernuak terroristekin negoziatzea nahi dute, eta ez dut uste hori inork onartuko lukeenik".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.