EB-ren zabaltzea

Negoziazio baldintzei buruzko akordioa lortu dute EBk eta Turkiak

EB Europako Batasuneko estatuburu eta gobernuburuek eta Ankarako Gobernuak akordioa lortu dute Turkia EBra biltzeko negoziazio baldintzen inguruan. Zipreren zeharkako onarpena egin du Turkiak, eta, horrenbestez, datorren urteko urriaren 3an hasiko dituzte atxikitze prozesua abian jartzeko elkarrizketak. Nolanahi ere, goizen jota 2014. urtean batuko zaio Turkia EBri.

2004ko abenduaren 17a
19:28
Entzun
Negoziazioak hasi baino lehen Turkiaren Aduana Hitzarmenaegokitu eta beste hamar herrialderi —tartean, Zipreri—zabaltzeko prest agertu da Ankarako Gobernua, eta, beraz, Zipreren zeharkako onarpena egin du. Hain justu, horixe zen EBko 25 estatuetako gobernuburu eta estatuburuek negoziazioak hasteko Turkiari jartzen zioten baldintza nagusia: Zipre aintzatestea.

Herberehen bitartekaritzaz iritsi dira adostasun horretara, eta Europako Kontseiluak, Ankarako Gobernuak zein Ziprekoak oniritzia eman diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.