Negoziazioak hasteko presio egin dute Israelgo laboristek
TEL AVIV. Urte honen amaierarako Israelek bake elkarrizketak berriro hastea lortzen ez badu, Alderdi Laboristak Israelgo koalizio gobernua utziko du. Halaxe jakinarazi du Avishay Braverman Gutxiengoen ministro laboristak. Kolonietan eraikitzeko debekua iraungi zenetik, izan ere, israeldarren eta palestinarren arteko negoziazioak etenda daude. Bestalde, Gazan hamabi lagun zauritu ziren atzo, Hamasek ekintzaileak prestatzeko erabiltzen duen gune batean izandako eztandagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu