AUTONOMIARI EZEZKOA. Cochabamban, joan den udanegin ziren autonomiari buruzko herri galdeketetan, ezezkoak irabazi zuen. Evo Moralesek aise irabazi zituen han presidentetzarako hauteskundeak, baina gobernadorea oposiziokoa da, eta kosta ala kosta autonomia ezarri nahi du Cochabamban. Hori dela eta, berriz egin nahi du herri galdeketa.
Nekazariek herriaren hitza errespeta dezan eskatzen diote Reyes Villari, eta kargua uzteko exijitu. Hark, berriz, ez duela kargua utziko esan zuen atzo, eta Gobernua egiten du borrokaldien erantzule. Autonomiaren kontra daudenak Moralesen aldekoak dira, pobreenak, eta aldekoak, berriz, gehientsuenak aberatsak. Autonomia eskatzen duten departamentuak ere, aberatsenak dira, emankorrenak, eta horregatik nahi dute Gobernuarengandik askatasun handiagoa ustiaketarako. Cochabambaren kasuan, askotariko produkzioa dago, eta Bolivia osoaren % 17 produzitzen da han.
Boliviak bederatzi departamentu dauzka; lautanautonomiari baiezkoak irabazi zuen, eta bostetan ezezkoak.
Autonomistek erreferenduma Asanblea Konstituziogileak errespeta dezan nahi du, baina horretarako Konstituzioa bi herenek onartzea nahi dute, eta Evo Moralesen Sozialismorako Mugimendua (MAS) alderdiak, berriz, gehiengo absolutuarekin egin nahi du aurrera, bi herenekin hautatuko balitz oposizioaren parte-hartzea eskatu beharko bailuke.
Bien bitartean, baiezkoa atera den departamentuetan, Santa Cruzen, Benin, Pandon eta Tarijan, Gobernuaren kontra mugimendu sendoa osatzen ari dira azken hilabeteotan. Prefektuak, enpresariak eta oposizioko parlamentariak hainbat ekintzabultzatzen ari dira . Gobernuak ere neurriak hartu ditu, «eskuinaren indarrak baretzeko», Moralesek adierazitakoaren arabera.
Paradoxikoki, 2005era arte Boliviako presidenteak hautatzen zituen prefektuak, baina Moralesek presidentetza hartu zuenean, demokratikoki hautatu ziren departamentuetako buruak. Zuzeneko hautatzeak aukera eman zuen autonomien garapenean aurrera egiteko, baina oraindik definitu gabe dago zein motatako autonomiak izango diren.