Neonazien kanpaldi bat bertan behera uzteko eskatu dute Polonian
Poloniako Nijdy Wiecej (Inoiz Gehiago) gobernuz kanpoko erakundeak Tatra Kanpaldi Nazional Erradikala deitutakoa bertan behera uzteko eskatu du, neonazien bilkura delakoan. Abuztuan Polonia hegoaldeko opor gune batean egitekoa da. Nijdy Wiecejek salatu du Nikko Puhakki Finlandiako neonazia dela antolatzailea. Blood&Honour (Odola eta Ohorea) eskuin muturreko taldeko kidea da Puhakki. Horrez gain, arte martzialetako borrokalaria ere bada, eta kanpaldiaren antolaketan lagundu duten Poloniako taldeek erran dute kirol horren inguruko topagune bat dela. Nidy Wiecejek ez du azalpen hori sinetsi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu