Nepalen ez dute lortu konstituzioa eratzea

Negoziazioek huts egin ondoren, heldu den azaroaren 22rako hauteskundeak iragarri dituzte

Erredakzioa
2012ko maiatzaren 29a
00:00
Entzun
Konstituzioa eratzeko negoziazioetan ez dira ados paratu Nepalgo alderdi nagusiak, eta, horren ondorioz, hauteskundeak eginen dituzte heldu den azaroaren 22an. «Huts egin dugu, eta hauteskundeetara deitzea bertze erremediorik ez dugu», esan du Baburam Bhattarai lehen ministroak. Desadostasun nagusia probintzien inguruko banaketak sortu du.

Lau dira alderdi nagusiak: Alderdi Komunista Bateratua (maoista), Nepalgo Kongresua, Nepalgo Alderdi Komunista (marxista-leninista) eta Madeshi Herriaren Eskubideen Foroa. Maoistek eta madeshi herriaren ordezkariek konstituzioan banaketa zehaztea nahi dute, baina Nepalgo Kongresua eta marxista-leninistak hori gerora parlamentuak erabakitzearen alde daude. 2006an bukatu zen gerra zibila Nepalen, eta oraindik gauzatu ez den trantsizio aldia ireki.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.