Seine et Marnen gertatu da, Sept-Sorts herriko pizzeria txiki batean. Ibilgailu batek aurrean harrapatu ditu terrazan eserita zeuden bezeroak. 8 urteko neska bat bertan hil da, eta zortzi lagun behintzat zauritu dituzte, horietatik sei, larri.
Poliziak joan dira bertara eta, informazio batzuen arabera, atxilotu egin dute gidaria, eta segurtasun eremu bat ezarri dute. Gidariak poliziei adierazi bide die bere buruaz beste egin nahi zuela eta, horregatik, "terrorismo" ekintza bat izatea baztertu egin du Poliziak.