Mundua

Netanyahu eta Abbas hamabostero bilduko dira, bake negoziazioekin jarraitzeko

Hurrengo bilera irailaren 14an eta 15ean egingo dute. Bi agintariek bilduta jarraitzen dute Washingtonen

2010eko irailaren 2a
20:00
Entzun
Mahmud Abbas Palestinako Aginte Nazionaleko (PAN) presidentearen eta Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroaren arteko bilerak badu aurreneko emaitza: bi agintariek elkarrizketekin jarraitzea erabaki dute. George Mitchell AEBen Ekialde Hurbilerako ordezkariak jakinarazi duenez, hamabostero bilduko dira bake negoziazioekin jarraitzeko, eta hurrengo bilera irailaren 14an eta 15ean egingo dute.

Abbas eta Netanyahuren arteko bilkura oraindik ez da amaitu.

Bilera hasi aurretik, Mahmud Abbas Palestinako Aginte Nazionaleko (PAN) presidenteak berriro eskatu die israeldarrei "kokagune guztiak bukatzeko", Palestinako lurretan bake akordioa lortu nahi bada. Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak Abbasi erantzun dio prest dagoela hainbat gauzatan amore emateko, betiere palestinarrek ere beste horrenbeste egiten badute.

Hogei hilabetez harremanak etenda egon ostean, Ekialde hurbilean bake bideak bilatzeko gaur eman diete segida Washingtonen (AEB) elkarrizketei.

Abbasek adierazi du "beste behin, segurtasunaren aldeko eta indarkeriaren aurkako konpromisoa agertu nahi" duela, baina israeldarrei eskatzen die, "kokaguneak bukatzeaz gain, Gazako blokeoa kentzeko". Netanyahuk Abbasi erantzun dio "bakea bi aldeek hainbat gauzatan amore emanda" lortuko dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.