Herrialde musulmanetan tentsioa da nagusi. Libanon, ehunka lagun bildu dira AEBen enbaxadaren aurrean, eta segurtasun indarrek ur kanoiekin sakabanatu dituzte. Gazan, berriz, Hamasek erabiltzen omen zituen bi hobi suntsitu ditu armadak. Jerusalemen palestinar batek labanaz eraso dio soldadu israeldar bati.
Horiek hala,pentsatzeakoa da Bejanmin Netanyahu lehen ministroaren adierazpenek hautsak gehiago harrotuko dituztela.. Gobernuburua "prest" agertu da buruzagi palestinarrekin hitz egiteko, beti ere haiek Jeusalem Israelgo hiriburua dela onartzen badute. "Eseri eta bakeaz hitz egitea eskaintzen diot Abbasi. Ez dago ezer sinpleagorik".
Netanyahuren jarrerak zer esana emango du bihar Bruselan egitekoa duten bileran ere. Bertara ez da joango ordezkari palestinarrik, soilik Israelgo lehen ministroa eta EBko 28 ordezkariak. Horiek zehaztu dute auren jarrera lehengo bera dela, alegia, Jerusalemen bi estatuen hiriburu izan behar duela, eta ez soilik Israelgoa.
Europako estatuek kritikatu egin dute Washingtonek Ekialde Hurbileko gatazkan hartutako rola. Frantziako Atzerri ministro Jean-Yves Le Drianek ohartarazi du AEBek bitartekari izateari utzi diotela.