Mundua

Netanyahu prest agertu da NBEn Palestinaren estatusa aldatzeko, baina ez kide oso bezala onartzeko

Vatikanoaren estatus bera izatea da aukeretako bat. Datorren astean palestinarrek NBEn eskubide osoko kide izateko aurkeztuko duten eskaeraren aurrean Zisjordaniako koloniak defendatzera joateko deia egin du Defentsarako Liga Juduak Frantzian.

2011ko irailaren 16a
18:24
Entzun

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak esan du prest daudela Nazio Batuen Erakundean Palestinaren estatusa igotzeko, baina beti ere estatu independente bezala onartzen ez badute. Catherine Ashton Europako Batasuneko goi ordezkariarekin bildu da Netanyahu. Datorren astean NBEren batzar orokorrean palestinarrei negoziazio mahaira itzultzeko deia egingo die Netanyahuk, eta NBEren onespenaren bila hasitako bidea uzteko eskatuko diela aurreratu du.

Palestinaren estatusa igo baina NBEn kide oso bezala onartuko ez balitz, Vatikanoak duen estatusa izango luke Palestinak. Hori eskaintzeko prest dago Israel, horren truke estatu independente izateko eskaera baztertu eta Palestinako Aginte Nazionalak Israelen aurka Nazioarteko Zigor Epaitegian salaketarik aurkezten ez badu. Aste honetan bertan jakin da Israelek beduinoak bota nahi dituela Zisjordaniatik, eta hori nazioarteko araudiaren arabera gerra krimena da.

Europako enbaxadoreei deia

Israelgo Atzerri ministroak Frantziako, Alemaniako, Italiako, Espainiako eta Erresuma Batuko enbaxadoreak deitu ditu Palestinaren onespenari buruz duten jarreraren inguruan argibideak eskatzeko, gaur Haaretz egunkariak jakinarazi duenez.

Palestinak datorren astean aurkeztuko du NBEn kide oso izateko eskaera, modu horretan Israelekin dituen negoziazioak desblokeatuko direlakoan. Europako Batasuna aldekoa da, eta Frantziak eta Espainiak Palestinaren aitortza bultzatzen ari dira. Horren aurka, ordea, AEBak eta Erresuma Batua ari dira.

Bitartean, Defentsarako Liga Judua kanpaina egiten hasi da Frantzian hilaren 19tik 25era Zisjordaniara koloniak defendatzera joateko. Talde hori terroristen zerrendan dago Israelen eta AEBetan, baina Frantzian legezkoa da. 11 laguneko bost talde osatu nahi dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.