Ekialde Hurbila

Netanyahuk ohartarazi du nazioarteko auzitegiek ez dituztela soldadu israeldarrak epaituko

PANi ematen dion 400 milioi dolarreko diru laguntza bertan behera uzteko eskatu dio Tel Avivek Washingtoni.

Benjamin Netanyahu lehen ministroa. ODED BALITY / EFE
2015eko urtarrilaren 5a
11:09
Entzun

Nazioarteko Zigor Auzitegiko kide izateko lehen urratsa eman berri du PAN Palestinako Aginte Nazionalak. Prozesuak luze joko duen arren, Israelek dagoeneko ohartarazi du horrek ekar ditzakeen ondorioez. Izan ere, Benjamin Netanyahu lehen ministroaren hitzetan, Tel Aviv ez da "besoak gurutzatuta" geratuko eta "defendatu" egingo ditu soldadu islaedarrak.

Buruzagi palestinarrak egindako mugimenduari azkar erantzun dio Israelgo Gobernuak, eta iragarri du ez dizkiola itzuliko herritar palestinarrek zergen bidez ordaindutako 125 milioi dolarrak. Horretaz gain, AEBetako Gobernuari ere eskatu dio laguntza Netanyahuk. Izan ere, Barack Obamaren Gobernuak iaz onartutako egitasmoaren arabera, Palestinak Israelen aurka egingo balu Nazioarteko Zigor Auzitegian, Washingtonek bertan behera utziko luke 400 milioi dolarreko urteroko diru laguntza.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.