Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak Angela Merkel Alemaniako kantzilerrarekin batera Berlinen emandako prentsaurrekoan esan du uste duela Palestinarekin "bake seguru eta iraunkorrerako" akordioa erdietsiko dutela. "Bi herri, bi estatu" litzateke konponbidea, hark gaur esandakoaren arabera.
Palestinako erakundeekin berriro "zuzeneko negoziazioak" hastearen garrantziaz mintzatu da. Israelek Zisjordanian beste hiru mila etxe egiteko asmoari buruzko polemikari garrantzia kendu nahi izan dio.
Merkelek adierazi du Alemania ez dagoela ados egitasmo horrekin. Alemaniako buruak, halaber, esan du Israelen segurtasuna izateko konpromiso osoa dutela.
Lehengo astean NBE Nazio Batuen Erakundeak Palestina estatu behatzaile izatea onartu zuen. 138 herrialdek bozkatu dute alde, bederatzik aurka eta 41 abstenitu egin dira. Israel eta AEB izan ziren kontra bozkatu zuten bi herrialde. Alemaniak abstentziora jo zuen.