ALDAKETAK KATALUNIAKO GOBERNUAN

Neus Munte izango da Kataluniako Gobernuko presidenteorde

UDCko kide diren kontseilariek gobernua utzi ondoren, horiek ordezkatuko dituztenen berri eman du Artur Masek.

UDCk gobernutik irtetea erabaki ondoren ordezkatu ditu Masek kontseilariak.
2015eko ekainaren 22a
08:18
Entzun

Joana Ortega Kataluniako Gobernuko presidenteordeak, Ramon Espadaler Barne kontseilariak eta Josep Maria Pelegri Nekazaritza kontseilariak Kataluniako Gobernua utzi ostean, hiruren ordezkoen izen-abizenak jakinarazi ditu Kataluniako Gobernuak.

Neus Munte gobernuko presidenteorde, bozeramaile eta ongizate kontseilari izango da; Meritxell Borras Gobernazio kontseilari, Jordi Jane Barne kontseilari, eta Jordi Ciuraneta Nekazari kontseilari. Artur Mas gobernuko presidenteak goizean sinatu ditu horiek izendatzeko dekretuak.

Kataluniako prozesu subiranistarekiko jarrera finkatzeko erreferenduma egin zuen igandean UDCk. Josep Antoni Duran i Lleidak zuzendutako sektorearen alde egin dute militanteen %50ek, eta independentziaren alde argien lerratutakoenaren alde %46k. Horrek barne zatiketa utzi zuen agerian UDC Unio Democratica de Catalunyan, eta gobernutik irtetea onartu zuen alderdiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.