"Neutraltasuna errespetatzeko" eskatu dio Espainiako Gobernuak Masi

2015eko abuztuaren 3a
14:51
Entzun

Irailaren 27ko hauteskundeetara deitzeko dekretua sinatzeko atarian, Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordeak Artur Mas Kataluniako Gobernuko presidenteari eskatu dio "neutraltasuna errespeta" dezala.

Saenz de Santamariaren hitzetan, herritar guztien "iritziarekiko errespetua" da neutraltasunez jokatzea; "nabari ez den arren, denentzat" gobernatu behar duela ohartarazi dio Masi. Halaber, nabarmendu du "adi" egongo dela Madril.

Bozak estatu propioa sortzeari buruzko plebiszitua izatea nahi du Masek. Saenz de Santamariak gogorarazi dio Kataluniako erkidegorako hauteskundeetara deitzeko eskumena ematen diola soilik araudiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.