AEB

Nevadan irabazita, bere hautagaitza sendotuz doa Trump

Trumpek hogei punturen aldea atera dio Marco Rubiori.

Donald Trump, Las Vegasen. MIKEL NELSON / EFE
2016ko otsailaren 24a
12:21
Entzun

Nevadako primarioak irabazita, Donald Trumpek hirugarren garaipena eskuratu du Alderdi Errepublikanoaren presidentetzarako hautagaitza eskuratzeko lehian. Trumpentzat izan dira botoen %45,3, eta zerrendan bigarrena, Marco Rubio, botoen %24,3rekin geratu da.

Hirugarren garaipenak —Hego Carolinan eta New Hamshiren irabazi du aurretik—  sendotu egin du enpresariaren hautagaitza astearte handira begira (martxoaren 1a). Egun horretan, hamasei estatutan egingo dituzte primarioak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.