mundua

New Yorkeko Poliziak ehunka 'haserretu' bidali ditu Wall Streetetik

Kamioiak, helikopteroak eta ehunka agente erabili ditu. Protestagileek irailaren 17an okupatu zuten Zuccotti plaza.

2011ko azaroaren 15a
11:37
Entzun

Ia bi hilabete iraun dute haserretuek New Yorken (AEB) Wall Streeten zeukaten kanpalekuan. Gaur arte. Izan ere, hiriko Poliziak kanporatu egin ditu handik. Ehunka haserretu zeuden, eta guztiak atera ditu; gainera, hainbat atxiloketa egin ditu, Poliziak berak jakinarazi duenez.

NBC telebista kateak esan du 40 atxilotu egon direla. Poliziak ez du datu zehatzik eman. Haserretuek diote atzemandako bat Ydanis Rodriguez zinegotzia dela —"buruan zauri bat du, gainera".

Haserretuek irailaren 17an okupatu zuten Zuccotti plaza, gaur egungo sistemaren eta hau hartzen ari den neurrien aurka, "gizartean desberdintasunak areagotu" egiten dituelakoan.

Poliziak kamioiak, helikopteroak eta ehunka agente erabili ditu haiek Wall Streetetik bidaltzeko. Haserretuek esan du Poliziak, besteak beste, kanpalekuko liburutegia txikitu egin duela —jendeak utzitako laupabost mila liburu zeuden—

"Ez goaz, ez gara errenditzen", oihukatu dute haserretuek.

AEBetan joan den asteburuan 63 protestagile atzeman ditu Poliziak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.