Rebekah Brooks News of the World egunkariko zuzendariorde ohia eta News International taldeko kontseilari ordezkari izandakoa atxilotu egin dute Londresen, entzuketen kasu bategatik, Sky kateak esan duenez. Beste bost lagun atzeman dituzte operazio berean.
Brooks iazko udaran ere atxilotu zuten, eta aske laga ere bai, bermepean. Orduan, baina, bere burua aurkeztu zuen, eta oraingoan etxean atzeman du Erresuma Batuko Poliziak, bere senarrarekin batera.
Joan den otsailean hango Poliziak The Sun kazetako bost agintari atxilotu zituen, eroskeria egotzita.