"Ni ez naiz politikari presoa: preso politikoa naiz"

arantxa elizegi egilegor
2019ko otsailaren 26a
15:56
Entzun

Jordi Cuixartek hartu du hitza Espainiako Auzitegi Gorenean. Fiskalaren galderak erantzutea onartu du Omniumeko buruak, baina ez nolanahi, haren baieztapenak etengabe zalantzan jarriz baizik. Lehenik eta behin bere estatusa gogorarazi dio fiskaltzari, eta nabarmendu bera ez dela preso dagoen politikaria, preso politikoa baizik, eta, beraz, ez duela parlamentuak onartutako legeei buruzko informazio zehatzik, ez behintzat beste edozein herritarrek baino gehiago.

[youtube]https://youtu.be/GJHGYV_0vik[/youtube]

Independentziaren aldeko mobilizazioen helburua ahalik eta jende gehiena mugiaraztea ote zen galdetuta, berriz ere fiskala zuzendu du Cuixartek, eta esan gizartearen kohesioa eta autodeterminazio eskubidearen defentsa izan dela beti Omniumen helburua. Hala, helburu horrekin beti saiatu izan direla ahalik eta mobilizaziorik jendetsuenak lortzen: "Mobilizazioak antolatzen dituen edonoren helburua beti da ahalik eta jenderik gehiena erakartzea. Hala izan da Omniumen eta ANCren kasuan Irailaren 11 guztietan, eta hala izan zen eskuin muturrak, PPk eta Ciudadanosek joan den astean antolatutakoen kasuan. Inork ez du manifestazio bat antolatzen ahalik eta jenderik gutxiena biltzeko. Gauza jakina da esaten ari naizena".

Aurreko kasuetan bezala, hizkuntza ere oztopo izan da gaurkoan Espainiako Auzitegian. Cuixartek Omniumeko lankideei bidalitako mezu bati buruz galdetu dio fiskalak auzipetuari, eta hark testua itzuli behar izan du; betiere, salatu ostean auzitegiak ez duela "nahikoa gaitasunik" gaztelania ez den beste hizkuntza batean aritzeko. 

Ekonomia Kontseilaritza

Guardia Zibilak Kataluniako presidenteordetzaren, eta Ekonomia eta Ogasun kontseilaritzetan egindako miaketen aurkako protestei buruz ere galdetu dio fiskalak Ciuaxrti. Zehazki galdetu dio jakinaren gainean ote zegoen Guardia Zibilaren zazpi autoak hondatu dituela jendeak. Hark erantzun dio gauerdi aldean izan zutela horren berri, eta atsekabez hartu zuela albistea, sekula ez delako izan indarkeriaren zale eta gainera halako gertaerak ez direlako ohikoak Katalunian egiten diren manifestazioetan. Hala ere, gogorarazi du egun berean Espainiako auzitegiak 750 alkate auzipetu zituztela: "750 alkate inputatu eta inork ez du galderarik egiten Espanian?".

[youtube]https://youtu.be/CFIxvmfgbjA[/youtube]

Fiskalak behin baino gehiagotan galdetu dio Cuixarti auto ofizialei buruz, eta horri aski iritzi ez, eta hipotesietara jo du matxinada delitua nolabait zuritzeko. Hala, egun hartan "okerragorik" gerta ote zitekeen galdetu dio Omnuimeko buruari, eta hark erantzun testuingurua errepikatuko balitz ziur dagoela berdin erantzungo luketela: "Indarkeria mota ororen aurkakoa naiz, baina uste dut herritarrek eskubidea dutela protesta egiteko arrazoia edozein dela, betiere modu baketsuan bada".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.