MUNDUA

Nigeriako hauteskundeak berriro egiteko eskatu dute begiraleek

"Sinesgarritasunik ez" dutela esan dute bertako behatzaileek eta Europako Batasunak. Beste batzuek "irregulartasunak" egon direla ohartarazi dute.

2007ko apirilaren 23a
18:10
Entzun
Nigerian larunbatean egin zituzten Presidentziarako eta Legebiltzarrerako hauteskundeak, baina begirale lokalek bozak baliogabe uzteko eta berriro egiteko eskatu dute, "sinesgarritasunik ez dutelako". Hala esan du gaur Innocent Chukwuma Trantsizioko Begirale Taldearen presidenteak. 50.000 nigeriar behatzaile erabili zituzten larunbatean.

"Leku askotan hauteskundeak egin ere ez zituzten egin, batik bat hegoaldeko estatuetan", adierazi du Chukwumak.

Europako Batasunak ere esan du "sinesgarritasunik ez" dutela izan hauteskundeek, eta hark Nigeriara bozak ikuskatzera bidalitako 150 laguneko taldea "oso dezepzionatuta" azaldu da.

Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Nazioarteko Institutu Errepublikarrak 59 begirale izan ditu Nigeriako bozetan eta "sistemak huts egin" duela esan dute. "Irregulartasunak" egon dira, haien ustez. Commonwealth-eko begiraleek ere "akatsak" egon direla ohartarazi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.