Stella Oduah Nigeriako hegazkintza arloko ministroak gaur baieztatu du "oraingoz" ez dutela inor bizirik atera atzo Lagosen istripua izan zuen hegazkinetik. 159 lagun zihoazen hegazkinean, eta salbamendu lanek aurrera jarraitzen dutela adierazi du ministroak.
Horrekin batera, jakinarazi du istripua izan aurretik hegazkineko pilotuak Murtalako aireportuko kontrol dorrera deitu zuela, larrialdi abisua emateko.
Oduaharen arabera, minutu bat geroago radarretik desagertu zen hegazkina. "Gobernuak ziurtatu du ikerketa sakon bat egingo dela istripuaren arrazoi zehatza argitzeko", azaldu du.