Larunbataz geroztik 121 pertsona hil dira Nigerian, hauteskundeen emaitzek sortu dituzten protestetan. Albiste agentzien arabera, gainera, ehunka zauritu dago, eta 15.000 pertsonek euren etxean utzi behar izan dituzte. Hauteskundeak Goodluck Jonathan orain arteko presidenteak irabazi zituen. Hegoaldekoa da, kristaua, eta botoen %22,4 jaso zuen. Oposizioko alderdi CPCk, ordea, ez zituen emaitzak onartu, eta iruzurra salatu du. Igandeaz geroztik liskarrak daude.
CPCko hautagai Muhammadu Buharik, ordea, biolentzia gaitzetsi du: "Esan behar dut gertakari doilorrak direla, eta ez direla gure jarraitzaileak hori hasi dutenak. Beraz gure alderdiak ezin ditu babestu". Buhari musulmana da, eta bere alderdiak babes zabala du Nigeria iparraldean. "Auzi politikoa da hau; ez da etniekin edo erlijioekin nahastu behar.