Nigerko matxinoek borroka armatua utzi dute
Dakar Borroka armatua etengo dutela iragarri zuen atzo tuaregen matxinadako buru Aghaly Ag Alambok. Libiako presidente Muammar Gadafirekin bildu ostean iragarri zuen su-etena Alambok. Tuaregek iaz hasi zuten Niger eta Maliko gobernuen aurkako borroka armatua, autonomia gehiago eskatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu