Nigerren estatu kolpea eman duten militarrek konstituzioa bertan beheiti utzi dute, eta etxeratze agindua ezarri dute. Adamou Harouna militarren buruak eman du etxeratze aginduaren berri, eta herrialdearen mugak lurretik eta airetik itxi dituztela iragarri du. Beranduago, Goukoye Abdoulkarim koronelak Nigerko irrati publikoan jakinarazi du konstituzioa eta Estatuaren erakunde oro bertan beheiti utzi dituztela.
Militarrek herenegun eman zuten estatu kolpea, eta Mamadou Tandja presidentea eta haren gobernuko kideak preso hartu zituzten.
Mundua
Nigerren konstituzioa bertan beheiti utzi eta etxeratze agindua ezarri dute militarrek
Militarren buruak mugak itxi dituztela iragarri du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu