Kokoomus Koalizio Nazionaleko alderdi kontserbadoreko Sauli Niinisto kontserbadoreak irabazi ditu Finlandiako presidentetzarako hauteskundeak. Botoen %62,6 eskuratu du bigarren itzulian (botoen %99,9 zenbatuta), Pekka Haavisto ekologistari gailenduz.
1956tik Finlandiak duen lehen presidente kontserbadorea izango da Niinisto, eta hiru hamardakaz izan den sozialdemokraten aginteari amaiera emango diote horrela. 1994tik presidentetza hauteskunde batzuetan lortzen den garaipen zabalena lortu du Niinistok.