Muga batek bereizten du Zipre 1974. urtetik, Lerro Berdea deritzo. Nazioarteko komunitateak ez du Iparraldeko Zipreko Errepublika Turkiarra onartzen,baina Turkiaren menpe dago Zipreko zati hori, eta nola uharte osoan, hala hiriburuan, Nikosian, agerikoak dira banaketa horren aztarnak. Atzotik, ordea, pixka bat osoagoa da Zipre, eta, batez ere, Nikosia. Izan ere, hiria bi zatitan banatzen duen harresia eraisten hasi ziren atzo gauerdian hiriburuko Ledra kalean.
Urrats sinbolikoa izan zen, baina, askitxalotua bai Zipreko Errepublikako buruzagien partetik, eta baita EB Europako Batasuneko agintarien aldetik ere. Hein handi batean urtarrilaren 10ean abiatutako bidea segitu zuten atzo; orduan Nikosiako Ledra kalean Zipreko zatiketaren beste ikur bat kendu zuten, turkiarrek eraikitako zubia. Oihartzun handia izan zuen albiste hark ere, izan ere, zubi haren helburua, jendearen pasabidea erraztea baino, Nikosia bere horretan zegoen bezala lagatzea zen, bitan banatuta.
Zipreko Errepublikako bozeramaile Khristodoulos Pashardisekatzokoa aurrera urratsa izan zela esan zuen, baina harago egiteko premia nabarmendu zuen: «Ezin da esan oraindik kalea zabalik dagoenik, segurtasunarekin lotutako hainbat auzi daude oraindik konpontzeko».
Atzoko eraispena Zipreko alde greziarraren ekimena izan zela gogorarazi zuen, eta, orain, hurrengo keinua, Turkiaren menpeko uharte zatiko agintariek egin behar dutela: «Aurrera urratsak egin behar dituzte benetan kalean herritarrak inolako arazorik gabe ibil daitezen».
Europako Kontseiluak atzo Nikosian egindako eraispena ekintza «ausarta» izan zela adierazi zuen. «Ziprek ja ez du Europako azken hiri banatua izatearen lotsa jasan beharko», adierazi zuen atzo Europako Batasuneko Batzarrek presidente Rene van der Lindenek idatzi batean.
HAMARKADA ASKOTAKO GATAZKA. Soka luzea du Ziperko gatazkak Independentzia eskuratu eta gutxira, 1960an, Zipreko turkiarrek eta greziarrek Gobernua partekatzea hitzartu zuten. Handik hiru urtera, baina, turkiarren presidente Makarios artzapezpikuak partekatzea indargabetu zuen, Konstituzioa aldatuta. Horrek greziarren haserrea eta estatu kolpe saioa eragin zuen 1974an, geroztik irla bitan banatuta dago. Nazioarteak, ordea, soilik Zipre greziarra onartzen du.
Nikosia, ez hain banatua
Zipreko hiriburuko Ledra kalean hiriaren alde greziarra eta turkiarra bereizten dituen harresia botatzen hasi dira, urrats sinbolikoa da, urrats praktiko ugari behar dituen prozesuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu