Ekuadorko presidentea aukeratzeko hauteskundeen bigarren itzulian Albaro Noboa kontserbadorea eta Rafael Correa ezkertiarra neurtuko dira buruz buru. Ezustean, Noboa izan da hautagairi bozkatuena lehen itzulian. Lehendakari izateko lehiatuko diren bi hautagai horiek elkarren kontrako politika eta jarrerak defenditzen dituzte: Hugo Chavez Venezuelako presidentearen miresle da Correa; berak irabaziz gero Venezuelarekin harremanak hautsiko dituztela iragarri du Noboak.
Botoen zenbaketa amaitu gabe dago oraindik, baina %65 kontatuta, lau puntuko aldea kentzen dio Noboak Correari. Analisten arabera, zenbaketaren amaieran bertsua izango da bi hautagaien arteko aldea.
Azken batean, politika kontrajarriak proposatzen dituzten bi hautagairen artean erabaki beharko dute ekuadortarrek azaroaren 26ko bigarren itzulian: enpresaburua, aberatsa, eta AEBen mireslea da Noboa; "liberaltzat" dauka bere burua. Correa, aldiz, AEBekin Merkataritza Librerako Aliantzaren kontra dago, Bush sarri kritikatzen du eta Hugo Chavezen miresle eta adiskidea da.
Ekuador
Noboa kontserbadoreak aurrea hartu dio Correa ezkertiarrari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu