Nodak berriz demokraten buru izan nahi du Japonian
TOKIO. Yoshihiko Noda Japoniako lehen ministroak berriro aurkeztuko du bere hautagaitza Alderdi Demokratikoaren buru izateko. Alderdiko burua irailaren 21ean aukeratuko dute. Nodak esan du orain arte egindako lanari jarraipena eman nahi diola. Lehen ministroak ez du jakinarazi hauteskunde orokorretara noizko deituko duen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu