Nomadak ez kaleratzeko agindu dute Londresen
LONDRES. Londresko kanpaleku nomada bat «oraingoz» ez husteko agindua eman du Erresuma Batuko Auzitegi Gorenak. Ostiralean berriro bilduko dira kasua aztertzeko. 400 lagun inguru bizi dira kanpalekuan, eta kaleratuz gero bizitzeko beste toki bat eskatu dute. EB Europako Batasunak, bestalde, estatuek ijitoen eskubideak errespetatzeko gida kaleratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu