Norvegian giza eskubideen arloan egindako lanagatik sona handia duen jendeak osatu du orodezkaritza hori; besteak beste, RAFTO Fundazioko presidentea —Norvegiako erakunde ezagunenetakoa—, Alderdi Laboristako Batzorde Nazionaleko kide bat, eta Mendebaldeko Saharare Aldeko Norvegiako Batzordeko kideak ziren, besteak beste, ordezkaritzako parte.
Aaiunera iristean Marokoko Poliziak debekatu egin die Saharan sartzea, eta, gainera, hiru orduko galketa egin diete. Azkenaldiko protesteta parte hartzeaz akusatuta hainbat lagun eipaituko dituztela eta, auzi horiek segitzea zen ordezkaritza horren helburua.
Sahara
Norvegiako ordezkaritza bati ez diote utzi Saharan sartzen
Norvegiako alderdi eta gizarte erakundeetako kidez osatutako ordezkaritza bati galarazi egin dio Marokoko Gobernuak Saharan sartzea. Azkenaldiko protesteta parte hartzeagatik epaituko dituzten 15 lagunen epaiketa behatu nahi zuen ordezkaritza horrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu