Barack Obama demokratak beste aurrerapauso bat eman du Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidentetzarako bere alderdiko hautagai izateko, Oregonen irabazita. Han eta Kentuckyn egin dituzte demokratek euren hauteskundeetako azkeneko bozketak. Hillary Clinton izan da Kentuckyko garailea.
3.253 ordezkari arrunt dituzte jokoan (eta 797 ordezkari berezi), eta Obamak dagoeneko arrunten erdiak lortu dituela jakinarazi du: 1.649. Bereziak, berriz, 307. Denera, 1.956. Denera gutxienez 2.026 beharko ditu demokraten presidentegai izendatzeko; 70 falta zaizkio, beraz. Hillaryk 1.776 daramatza (1.497 eta 279), eta bukaerara arte ez dela erretiratuko esan du.
Hiru hitzordu baino ez zaizkie falta demokratei barne prozesuan: ekainaren 1ean Puerto Ricon, eta 3an Montanak eta Dakotan.
Azaroaren 4an izango dira AEBetako presidentetzarako bozak, eta errepublikarren hautagaia John McCain izango da.
Ameriketako Estatu Batuak
Obama demokraten hautagai izatetik gero eta gertuago dago
Ameriketako Estatu Batuetako presidentetzarako hautagai izendatzeko 70 ordezkari lortzea falta zaio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu