Azaroaren 4an egingo dituzte Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) hauteskundeak, Barack Obama hautagai demokrata eta John McCain errepublikarra izango dira presidentegaiak, bart egin dute biek azkeneko telebista eztabaida eta, inkesten arabera, berriz ere Obamak irabazi du. Orain arteko eztabaida onena izan dela adierazi dute telebistako esatariek-eta. Kanpainan beste bi aldiz aritu izan dira.
CNN kateak dio inkestatuak izan direnen artetik %58k Obama jo dutela irabazletzat eta %31k McCain. CBSko emaitza: %53-24 (beste %24k berdinketa eman dute).
Azkeneko zortzi urtean Alderdi Errepublikarreko kidea da AEBetako presidentea: George Bush. Obamak haren oinordekoa izatea leporatu dio McCaini, eta honek: "Ni ez naiz Bush presidentea".
Hauteskundeei buruzko inkestetan %10 inguruko aldearekin aurretik dago hautagai demokrata. Obamak ziurtatu du AEBetan aldaketak egingo dituela bozak irabazten baditu, "baina ez da erraza izango".
Ameriketako Estatu Batuak
Obama garaile azkeneko eztabaidan
McCain eta biak bart aritu dira azkeneko aldiz telebistan sesioan. Hiru aste falta dira Ameriketako Estatu Batuetako hauteskundeetarako. Obamak aitortu du presidente bada ez duela erraza izango aldaketak egitea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu