Irakeko gatazkan AEBetako Gobernuak hartutako noranzkoak ez duela atzera bueltarik argi utzi nahi izan du gaur Barack Obama presidenteak, eta gerra amaitzear dela azpimarratu du. "Herrialdeko zati askotan irakiarren hartu dute segurtasunaren gidaritza. Gure tropak indar irakiarrak entrenatzen eta haiei laguntza ematen jarraituko dute, baina ondorioa honakoa da: gerra amaitzen ari da", esan du asteroko hitzaldian.
Duela egun batzuk AEBetako borroka taldeetako azken tropak atera ziren Iraketik, eta datorren urte amaierarako ez dela han soldadu estatubatuarrik izango ziurtatu du: "Nazio burujabe eta independente guztiek bezala, Irak librea da bere norabidea marrazteko. Datorren rutea amaieran, gure tropa guztiak etxean izango dira".
Obamak oroitarazi dui AEBEtako presidente izateko hautagai zela Iraketik irtengo zirela agindu zuela, eta orain, agindutako hura betetzen ari dela. Azken egunetan ugaritu egin dira erreboltarien ekintzak, eta, ondorioz, eztabaida sortu da AEBetako tropak erretiratzearen inguruan.
Mundua
Obama: "Irakeko gerra amaitzen ari da"
Datorren urte amaierarako AEBetako tropa guztiak Iraketik kanpo izango direla ziurtatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu