Ameriketako Estatu Batuetatik (AEB) kanpo bizi diren Alderdi Demokratako kideen arteko bozketa Barack Obamak irabazi du, erraz. Izan ere, botoen %65 lortu ditu eta bigarrenak, Hillary Clintonek, %32.
22 ordezkari zituzten jokoan bozketa horretan, eta 20.000 alderdikidek eman dute botoa. AEBetik kanpo Kanadan, Mexikon eta Erresuma Batuan bizi da estatubatuar gehien.
Alderdi Demokratako primarioetan Obama doa aurrena, 1.319 ordezkarirekin. Clintonek 1.250 dauzka.
Ameriketako Estatu Batuak
Obamak AEBetik kanpo ere irabazi dio Clintoni
Ameriketako Estatu Batuetatik kanpo bizi diren Alderdi Demokratako kideen bozketan %65 lortu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu