AEB-etako hauteskundeetako primarioak

Obamak aurrea hartu dio Clintoni

Virginia, Maryland eta Columbiako =icaucus=i-ak irabazita 1.181 ordezkari bildu ditu, Clintonek baino 8 gehiago.

2008ko otsailaren 13a
17:00
Entzun
Garaipen handiak eskuratu ditu Barack Obama AEBetako presidentegai demokrata izateko hautagaiak Virginia, Maryland eta Columbiako primarioetan; hiruetan irabazi du, eta horrenbestez, orain arte 1.181 ordezkari bildu ditu konbentzio demokratarako aurreneko aldiz Hillary Clintoni aurrea hartuz. Clintonek 1.173 lortu ditu orain arte.

Virginian botoen %64 eskuratu ditu Obamak,eta %35 Clintonek.Columbian are eta alde handiagoa atera dio: botoen %75 Obamarentzat eta %24 Clintonentzat. Marylanden irabazi du alderik txikienarekin, baina, hala ere, botoen %59 izan dira Obamarentzat eta %37rekin geratu da Clinton.

Alderdi Errepublikanoan ez dago hain lehia esturik. John McCain faboritoak irabazi du hiru estatuetan, haren aurkari nagusi Mike Huckabee gero eta atzerago utziz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.