MunDUA

Obamak bihar kargua hartu aurretik utziko du Gaza Israelek

Gobernuko iturri batzuek eman dute albistea. Israelek eta Hamasek asteburuan su-etena eman ondotik bart ere gau lasaia izan dute Gazan.

2009ko urtarrilaren 19a
16:26
Entzun
Bigarren gau lasaia izan dute bart Gazan (Palestina), Israelek eta Hamas Palestinako erakundeak asteburuan su-etena eman ondotik. Neurri hori dela-eta Israelgo armada erretiro "progresiboan" ari da handik, eurek esan dutenez. Israelgo Gobernuko iturri batzuek -ez dute izenik eman- jakinarazi dute Barack Obamak Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) bihar presidente kargua hartu aurretik utziko dutela Gaza. Abenduaren 27an hasi zen erasoan han, eta 1.300 lagun inguru hil ditu eta 5.300 zauritu.

Israelek adierazi du gaur 200 kamioiri sartzen utziko diela, palestinarrentzat giza laguntza eraman dezaten. Europako hainbat herrialde oinarrizko produktuak bidaltzen ari dira.

Hamasek exijitu du astebeteko epea duela Israelek Gaza uzteko. Erakunde hartako Gobernuko buruzagiak, Ismail Hanieh-k, Hamasek "garaipen handia" lortu duela adierazi du. "Erasoa gelditu dugu eta etsaiak ez du bere helburuetatik batere lortu. Gure erresistentzia ona izan da, arduratsua, eta Palestinako herriaren interesen aldekoa".

Aldiz, Ehud Olmert Israelgo lehen ministroak uste du xede denak bete dituela bere herrialdeak, "aurreikuspenak gaindituz, gainera". Israelek Gazatik "ahal den azkarren" irteteko asmoa du, haren arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.