AEB

Obamak dio 2014ak Guantanamo ixteko urtea izan behar duela

AEBetako presidenteak, hala ere, ez dio eperik jarri atxilotze zentroaren itxierari. Ohartarazi du behar izanez gero botere exekutiboa erabiliko duela neurriak hartzeko. Ikusi Obamaren hitzaldia, osorik.

Barack Obama, bart gaueko hitzaldian. LARRY DOWNING, EFE
2014ko urtarrilaren 29a
13:58
Entzun

[Youtube]http://youtu.be/arhBRouSmWs[/Youtube]

Ameriketako Estatu Batuen egoerari buruzko hitzaldia egin du bart gauean Barack Obama presidenteak, eta bertan adierazi du 2014a "ekintza urtea" izango dela. Kongresuan gutxiengoa du Obamak, eta, hori gainditzeko, botere exekutiboa erabiltzeko prest agertu da.

"AEBak ez dira geldituko, eta ni ere ez. Legeriarik gabe aurrera egin dezakedanean familia amerikarren aukerak zabaltzeko, hala egingo dut", esan du.

Nazioarteko gai ugari izan ditu hizpide Obamak. Esan du AEBek "adi" jarraitu behar dutela baina herrialdearen segurtasuna ezin dela soilik "indar militarraren menpe" egon: "Ez dut troparik bidaliko arriskura, benetan beharrezkoa ez bada". Ildo horretan, zerbitzu sekretuen eginbeharra defendatu du.

Afganistanez, Obamak azaldu du 2014 amaieran joango direla handik AEBetako azken soldaduak eta, horrela, "AEBetako gerrarik luzeena" amaituko dela. Oroitarazi du presidente kargua hartu zuenean 180.000 soldadu zeudela Iraken eta Afganistanen eta, gaur egun, berriz, Iraketik joan eta 60.000 soldadutik gora AEBetara itzuli direla Afganistandik.

Guantanamoko atxilotze zentroa ixteaz ere jardun du. Obamaren esanetan, 2014ak Guantanamo ixteko urtea izan behar du, baina ez dio eperik jarri itxiera horri.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.