Ameriketako Estatu Batuak

Obamak dio bi urte barru itxi nahi duela Guantanamo

2008ko abenduaren 18a
10:03
Entzun
Barack Obama Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidente hautatuak adierazi du 2010eko Legebiltzarreko hauteskundeak baino lehenago itxi nahi duela Guantanamo presondegia, "erantzukizunez" arituta. Han giza eskubideak nabarmen urratzen dituztela salatu izan dute hainbat erakundek. Azaroan izango dira aipatutako bozak bi urte barru.

Tortura ere bukatzeko xedea ere baduela agertu du Obamak, Time AEBetako aldizkariari emandako elkarrizketan. Urteko pertsona bezala izendatu du hura Time-k.



Alderdi demokratako buruak iragarria du Iraketik AEBetako armada aterako duela, eta Afganistanen euren posizioa "sendotu" nahi duela esan du, "ez bakarrik arlo militarrean, baita diplomazia eta ekonomia arloetan ere".

Urtarrilaren 20an hartuko du AEBetako presidente kargua Obamak -joan den azaroaren 4an irabazi zituen hauteskundeak-. George Bush errepublikanoaren lekukoa hartuko du. Zortzi urtean egon da agintean Bush.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.