Errepublikanoak hautagai bat aukeratzeko prozesu korapilatsuan sartuta dauden bitartean, Barack Obama presidentea bere kanpaina bideratzen ari da. Herritarrengana gerturatzeko asmoz, Internetez, telekonferentzia bidez erantzungo die haien galderei.
Nazioaren egoerari buruzko hitzaldia egingo du gaur presidenteak, Ordezkarien Ganberako eta Senatuko kideen aurrean, eta Internet bidez astebetera erantzungo die herritarrei.
Galderak dagoeneko iristen hasi zaizkio, youtube.com/whitehouse helbidearen bidez; hark, berriz, Google Plus bidez erantzungo ditu aukeratutako galderak, hilaren 30ean.
Obamak herritarren galderei erantzungo die telekonferentzia bidez
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu