AEB

Obamaren osasun erreforma berriro bozkatu beharko dute

Ordezkarien Ganberan berriz eztabaidatu beharko dute, zenbait akats argudiatuta senatari errepublikanoek igandeko bozketa baliogabetzea lortu ondoren. Nolanahi ere, bozketa arazo gabe gaindituko duela espero da.

2010eko martxoaren 25a
11:48
Entzun
AEBetako osasun sistemaren erreformak Ordezkarien Ganberaren oniritzia jaso zuen igandean, eta asteartean sinatu zuen "lorpen historikoa" Barack Obama presidenteak.Baina bart goizaldean igandeko bozketa balioagabetzea eta errepikaraztea lortu dute errepublikanoek Senatuan. Izan ere, Ordezkarien Ganberak onartutako testuari Senatuak eman behar dio oniritzia, eta oinarrizko testuari ezarritako zuzenketetan bi akats antzeman dituzte, zehazki, diru-sarrera murritzeko ikasleei eman beharreko bekei dagozkienak.

Legearen testu osoa aintzat hartuta akats horiek ez dute garrantzia handirik, eta behin zuzenduta, Ordezkarien Ganberan berriro ere gehiengoaren babesa jasotzea espero da.

Igandean Ordezkarien Ganberako 219 kidek bozkatu zuten erreformaren alde eta 212k kontra (errepublikano guztiak kontra lerratu ziren). Obamak ahalegin handia egin behar izan zuen behar adinako babesa lortzeko ordezkari demokrata asko ere kontra baitziren. Besteak beste, abortoaren kontrako demokratei hainbat keinu egin behar izan zizkien, eta haiek asetzearren ezarri zizkioten legeari aipatutako zuzenketak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.