Krisi ekonomikoari aurre egiteko AEBetako presidente Barack Obamak proposatutako suspertze plana onartu du bart Kongresuak.
787.000 milioi dolarreko inbertsioa aurreikusten du planak, baina adituen iritzian, urtea bukatu arte ez du eraginik izango. Obama astelehenean sinatzekoa da plana indarrean jarriko duen agiria.
Lege proiektuak aldeko 60 boto jaso ditu, eta kontrako 38. Ordu batzuk lehenago, AEBetako Ordezkarien Ganberak ere oniritzia eman zion, 246 ordezkarik alde bozkatuta eta 183k kontra.
Plana Etxe Zuriaren lehentasun nagusietako bat zen, baina kostatu zaio onarpen prozesua burutzea. Obamak demokraten eta errepublikanoen babesa bildu nahi zuen, baina Alderdi Errepublikanoak errefusatu egin du. Presidenteak seguruenik astelehenean bihurtuko du lege, horretarako ohikoa den dokumentua sinatzen duenean.
Washingtonek II. Mundu Gerratik ekonomian egingo duen esku-hartzerik handiena izango da plana.
Aurrekontu horrekin, hiru milioi lanpostu sortu, familiei eta negozioei zergak gutxitu, programa sozialak eta herri lanak finantzatu, eta estatuei, ikasleei eta langabeei laguntzak emateko asmoa dute.
Mundua
Obamaren suspertze plana onartu du AEBetako Kongresuak
787.000 milioi dolarreko inbertsioa aurreikusten du, baina adituek diotenez, urtea bukatu arte ez du eraginik izango. Obama astelehenean sinatzekoa da plana indarrean jartzeko agiria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu