Obamari aurre, nork, nola eta noiz

2011ko azaroaren 24a
00:00
Entzun
Datozen hilabeteetako agenda politikoa zehaztua dago:AEBetako estatu guztietan egiten dira primarioak. Errepublikanoei dagokienez, datorren urteko urtarrilaren 3an hasiko dituzte primarioak Des Moinesen (Iowan). Hurrena iragarrita dagoen data urtarrilaren 10ekoa da, New Hampshiren, eta etenik gabe jarraituko dute ekainaren 26an Utahn azkenekoak aukeratu arte.

Demokratei dagokienez, berriz, ez dituzte primarioak egingo, Barack Obama izango delako haien hautagaia. Salbu, azkeneko momentuan beste norbaitek aurkeztea erabakitzen ez badu behintzat. Irailaren 3an, Charlotten (Ipar Carolina) egingo duten konbentzio edo batzar nagusira Obama buru dutela joango dira demokratak.

Abuztuaren 27a daukate gorriz idatzita errepublikanoek. Egun horretan egingo dute batzarra, eta bertan aukeratuko dute nor izango den Obamari aurre egingo dion gizon edo emakumea.

Azaroaren 6an izango dira hauteskundeak, eta orduan jakingo da nork irabazi duen Etxe Zurirako lasterketa luzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.