Kandaharko gobernadore Assadula Uafak NATOri egotzi dioAfganistango hegoaldean herenegun hil zituzten 20tik gora zibilenaurkako aire erasoa; baina NATOren arabera, haren agindupean ez dauden AEBetako indarren ekintza izan da. AEBetako komandantziak ezeztatu egin du zibilak direla hildakoak. Chris Belcher eledunaren arabera, talibanek estatubatuar eta afganistandar patruila bati eraso zioten granadaz eta armaz. Haiengandik babesteko bonbardatu zuten, eta «matxinoak soilik, eta asko» hil zituzten. Ez dute herritarren hilketen berri jaso, iturri horien arabera. Talibanek esan dutenez, 50 dira erasoan hildakoak, eta herritar batek 38 gorpu zenbatu zituela esan du. AEBetako soldadu bat ere hil zela esan dute AEBetako iturriek. Helmandeko iparraldean gertatu zen erasoa, Sanginen.
Bi astean AEBek egin duten hirugarren erasoa dela salatudu Uafak. Apirilaren amaieran 51 pertsona hil zituzten Herat probintzian eta sei Nangahrarren.
AFGANISTANDARRAK HASERRE. Kandaharko Gobernadoreak ez ezik, Hamid Karzai presidenteak ere salatu ditu erasoak, eta horrelako kasu gehiago ezin direla jasan esan du. Herritarrentzat «segurtasuna» ere eskatu die okupazio indarrei. Herenegun bertan onartu zuten Senatuan horrelako erasoak saihesteko dekretua. Afganistango armadarekin edota Poliziarekin kontsulta egin aurretik ez dela inoiz erasoko dio dekretuak.
NATOren arabera, AEBetako indar berezien erasoek euren lana oztopatzen dute. Soldadu horiekez daude NATOren agindupean, eta erasoen ondorioz, herritarrak aliantzaren kontra jartzen dituzte, eta Afganistan baketzeko duten lana zailtzen dute.
Erasoaren bezperan, Heraten eta Nangarharren gertatutakoak ez zituela NATOk hasi esan zuen Nicholas Lunteledunak, etaAfganistanen dauden indar armatuen arteko koordinazioa lortu behar dutela gaineratu zuen zibilen hilketak saihesteko. Elkarlanaz gainera, biktima zibilak dauden bakoitzean, segurtasun indarren arteko ikerketa taldea sortu behar dela uste du Luntek.
Hain zuzen, Heraten izandako erasoa argitzeko NATOk ikertzaile taldea bidali zuela esan zuen Luntek, eta «informazio sinesgarria» dagoela, hil zituzten 50 lagunen artean zibilak zeudela esateko. Nangarharren gertatutakoan, berriz, «gurutzatutako suaren biktima» gisara aurkeztu zituzten AEBek hildakoak duela hiru egun arte, nahiz eta giza eskubideen batzordeak gogor salatu zuen ekintza. Azkenean operazioko komandanteak aitortu du «erabat lotsatuta» dagoela gertatutakoagatik.
Luntek AEBak ohartarazi ondoren, hala ere, haien lanaren garrantzia nabarmendu zuen.AEBek 16.000 soldadu berezi ditu Afganistanen, eta NATOren barruan 18.000, dauden erdiak.
Okupazio indarrek gutxienez 20 zibil hil dituzte Afganistanen, airez erasota
Kandaharko agintariek NATOri egotzi diote erasoa; Aliantzak, berriz, koalizioan ez dauden estatubatuarrei
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu