Fem la República Catalana (Kataluniako errepublika osatzen dugu) leloarekin, Bartzelonako Diagonal osoa jendez betetzea jarri dute helburu artengo Diadarako. Irailaren 11 berezia izango da aurtengoa, errepublika aldarrikatu osteko aurrena delako, eta preso politikoak dituztelako. Horregatik, ekimen berezia antolatzen saiatu dira, eta olatu zaratatsu bat egingo dute.
17:14ak iristen direnean, isiltasun erabatekoan egon beharko dute herritarrek, eta lurrera makurtuta edukiko dituzte eskuetan izango dituzten pankarta eta antzekoak. Suziri batek abisu emango du noiz hasiko den ekimena, eta Castillejos kalean daudenak izango dira aurrenak olatua goratzen. Norbere parera iritsitakoan, herritarrek pankartak eta gainerakoak altxatu eta oihu egin beharko dute. Herritarrek urriaren 1ean erabakitakoa praktikan jartzeko duten nahia deiadar gisa azalaraztea da ANCren asmoa. Halaxe jakinarazi dute gaur, aurtengo Diadaren aurkezpenean.
â¬Ã‚›ï¸Ã‚Ââ¬Ã‚Âœï¸Ã‚Â📽ï¸Ã‚ No permetis que ningú silenciï la teva veu. Aquest 11 de setembre, reclama el mandat de l'1-O. Depèn de nosaltres que sigui realitat.
— Assemblea Nacional (@assemblea) 2018(e)ko uztailaren 27(a)
Inscriu-te a la Diada per la República catalana 👉 https://t.co/q2l8U8SCck#FemLaRepúblicaCatalana🚩 pic.twitter.com/huyOkxlyfZ
Olatuan parte hartzeko izena eman behar da aurretik, eta hori egindakoan esango zaio pertsona bakoitzari zein toki zehatzetan egon behar duen. Aurten koral koloreko kamisetak atera dituzte, eta haiek erosteko deia egin diete herritarrei, salerosketa horretako dirua erabiltzen dutelako urtean zehar egiten dituzten kanpainetarako. Urriaren 1ean erabili zituzten hautetsontziek ixteko zituzten briden kolorea errepresentatu nahi dute koral koloreko elastiko horiekin.
Askatasunik ez
Espainiako Auzitegi Gorenak orain artekoari eutsi dio, eta ukatu egin du independentzia prozesuarekin lotuta preso daudenak aske uztea. Alemaniako Auzitegiak Carles Puigdemont matxinadagatik ez estraditatzea erabaki osten eskatu zuten gainerakoek askatasuna, baina auzitegiak ezetz dio.